Passionné(e) de lecture ? Inscrivez-vous gratuitement ou connectez-vous pour rejoindre la communauté et bénéficier de toutes les fonctionnalités du site !  

Lepogogorra

Couverture du livre « Lepogogorra » de Gabi Mouesca aux éditions Zortziko
  • Date de parution :
  • Editeur : Zortziko
  • EAN : 9782954012940
  • Série : (-)
  • Support : Papier
Résumé:

"Hogoita bi urtetan presondegiraturik, nola atera ote da bizirik hamazazpi urtez espetxean egon ondoren? Nola atxiki ahal izan ote ditu presondegiko makinak haren duintasuna eta haren gizatasuna birrindu gabe? Nolako tokia aurkitu ote du gizartean, paretetik kanpo?
Egun batez presondegi... Voir plus

"Hogoita bi urtetan presondegiraturik, nola atera ote da bizirik hamazazpi urtez espetxean egon ondoren? Nola atxiki ahal izan ote ditu presondegiko makinak haren duintasuna eta haren gizatasuna birrindu gabe? Nolako tokia aurkitu ote du gizartean, paretetik kanpo?
Egun batez presondegi zuzendari batek «??lepo gogor??» gisa izendatu zuen pertsona horren erresistentzia indarra bera, hirurogoi hamarkadan sortu den ipar Euskal Herrian iragan haurtzarotik datorkio. Errepublikako eskolan sartzen denean 6 urtetan, Gabriel «??Gabi??» Mouescak, euskara, haren ama hizkuntza baztertu behar du. Nerabetasunean, ulertzen du haren hizkuntza eta haren kultura desagertzekotan direla epe laburrean eta kultur mugimenduan engaiatzen da. Heldutasun garian berriki sartu eta, heriotz geldo hau onartzen ez duen Iparretarrak erakunde armatuko militante bilakatzen da, eta geroa bere gain hartzen du. Gabik ongi daki engaiamendu hau garesti ordainduko duela: presondegia edo heriotza ditu nahitaez helmuga. Haren kasuan, presondegia izango da, eta luzarako.
Haren azken askatzeaz geroz, preso diren pertsonen suntsiketa programatuaren aurka barroteen atzean abiatu borrokari jarraipena ematen dio Gabriel Mouescak. 2004an, preso guzien oinarrizko eskubideen defentsaren alde ekiten duen Nazio arteko Presondegietako Behatokiko (OIP/NPB) frantses adarraren lehendakari izendatua da. Ondotik, Frantziako Gurutze-Gorrian eta Emmaüs mugimenduan sartzen da. Gaur egun, Gabriel erabat sartua da abian den Euskal Herriko bake prozesuan. Solasaldi baten bitartez, bere ibilbidea berriz aipatzen du hemen eta haren bilakaera pertsonala partekatzen. Trukatze xume eta zuzen honek, gure gizartearen bidegebeek asaldarazten duten gizon baten bizi militantearen aberastasuna agerian jartzen du. Errotik xutik eta sekula amore emanen ez duen gizona.

Donner votre avis

Récemment sur lecteurs.com